'Hiru' antzezlana iritsiko da Antzoki Zaharrera
Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak Antzoki Zaharreko agertokira igoko dira hilaren 11tik 14ra. Amatasunaren inguruko Hiru (Txalo konpainia) antzezlan komikoa ekarriko dute Donostiara.
Begoña Bilbaok zuzendutako ikuskizun umoretsuak, laster 50 urte egingo dituzten hiru emakumeren ilusio eta desioak jartzen ditu agerian. Antzezlaneko protagonistak diren Adela, Nekane eta Maitek ez dute elkarren berri izan azken hiru hamarkadetan, ikasketak amaitu zituztenetik, hain zuzen. 50 urte betetzear daude eta argi eta garbi dute zein baino zein bakartiago bizi direla eta ama izateko ametsa erdietsi gabe dutela. Berandu ote? Eta gustuko gizona aurkituko balute? Eta gizon horrek hirurak haurdun utziko balitu? Benetako familia bat osa lezakete… Amesturiko gizonarekin egin dute topo, eta galdera nagusia dator jarraian: “Hiru espermatozoide utziko al zenizkiguke…?”
[box]
Non: Antzoki Zaharra.
Noiz: Irailaren 11tik 14ra.
Ordua: 20:00.
Sarrera: 20, 15 euro.
[/box]