Xake partida azkarrak jokatuko dituzte, Alderdi Ederren. (Argazkia: Gros Xake Taldea)
Fibrosi Kistikoa gizartean ezagutarazteko helburuarekin, jarduera berezia antolatu du Gipuzkoako Fibrosi Kitikoaren Elkarteak, Gros Xake Taldearen laguntzarekin. Hala, larunbatean, 11:00etan, xake partida azkarrak jokatuko dituzte, Alderdi Ederren. Bertan, gaixotasunaren inguruko informazioa banatuko dute, gaixoek izaten dituzten arazoen berri emateko.
Edonork izango du xakean jokatzeko aukera, eta izen ematea doakoa izango da, partidak hasi baino bost minutu lehenagora arte. Gros Xake Taldeko nazioarteko jokalari beraren aurka jokatuko dute partaide guztiek, jokalari bakoitzarekin bost minutuko erritmoan.
Fibrosi Kistikoa gaixotasun genetiko kronikoa nahiz ahulgarria da. Funtsean, honako sistemetan eragiten du: arnasketa aparatua, liseriketa aparatua eta ugalketa sistema. Batez beste, 3000 pertsonetatik batean eragiten du gaixotasunak, beraz, gaixotasun arraroen artean kokatzen du Europar Batasunak. Ohikoena arnasketarako zailtasun larriak izatea da, eta gazteengan heriotza tasa handia da eragiten du.