Bertako zein nazioarteko hainbat marrazkilariren lanak ikus daitezke.
Gaur, 19:00etan, Mattin, Cesar Oroz eta Asisko Urmenetak haien ibilbidean giza eskubideekin lotuta egin dituzten tira batzuk aukeratuko dituzte eta horiek zein testuinguruan eta zergatik egin zituzten azalduko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Zuzendaritzak eta Frantziako Varenne Fundazioak antolatutako Prentsa eta Giza Eskubideak proiektua aurkeztu du Koldo Mitxelenan. Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariak azaldu duenez, “ekimen hau oso berezia da guretzat giza eskubideak eta adierazpen askatasuna, guretzako oso garrantzitsuak diren bi kontzeptu, uztartzen dituelako”. Hiru atal ditu:
Cartooning for peace nazioarteko marrazkilariek osatutako erakusketa, Euskal Herriko marrazkilarien begirada eta Euskal Pen Klubeko hitzaldi bat. Hiruek ardatz bera dute: adierazpen askatasuna eta giza eskubideak. Danien Pouzadoux Varenne Fundazioko presidenteak gogorarazi duenez, prentsa marrazkiak bakearen alde sentiberatasuna pizteko tresna ezin hobea da”. Aurkezpenean izan dira Varenne Fundazioaren presidente Daniel Pouzadoux eta fundazio horrek Baionan duen egoitzaren presidente Jean Pierre Massias. Varenne Fondation urteak daramatza lanean, Frantzian, prentsa eta komunikazioan jardunbide etikoak bultzatzen.
Cartooning for peace (Bakerako marrazkiak) erakusketa urriaren 2a arte ikusgai izango da Koldo Mitxelenako Ganbaran. Erakusketa hau Foru Aldundiaren eta Varenne Fondationen arteko elkarlanaren emaitza da. Varenne Frantziako fundazioak komunikazioan eta prentsan jardunbide egokiak sustatzen ditu. C
artooning for Peace jatorrizko erakusketa hamaika panelez osatuta dago, frantsesez. Koldo Mitxelenan, ostera, 22 panel izango dira erakusgai; 11 euskaraz eta 11 gazteleraz.
Mattin, Cesar Oroz eta Asisko Urmeneta
Gaur, 19:00etan, Iñaki Martiarena
Mattin, Cesar Oroz eta Asisko Urmeneta Euskal Herriko prentsan aritzen diren marrazkilariek haien ibilbidean giza eskubideekin lotuta egin dituzten tira batzuk aukeratuko dituzte eta horiek zein testuinguruan eta zergatik egin zituzten azalduko dute. Ondoren, gai horrekin lotuta, tableta grafiko batean, zuzenean marraztuko dute biñeta bat. Marrazkilarien hitzaldia eta zuzeneko marrazketa Ganbara aretoan izango da. Areto honetan bertan, Euskal Herriko marrazkilariei begirada atalean, hiru marrazkilariek marrazkiak baliatuta, giza eskubideen eta adierazpen askatasunari buruz duten ikuspegia eskainiko diote publikoari.
Cesar Orozek
Punto final tira argitaratzen du
Diario de Navarra-n;
ABC-n
La tira de Oroz; eta
El Jueves aldizkarian, besteak beste, ilustrazio batzuk egin izan ditu. Mingote Saria jaso zuen 2004an. Mattin-ek
Euskaldunon Egunkarian 90ko hamarkadatik egunero argitaratu izan zituen tirak egunkaria itxi zuten arte. Haur eta gazte literaturan ilustrazio lan ugari egiten ditu, eta, egun,
Berriako Mantangorri gehigarrian plazaratzen du bere lana. Asisko Urmenetak
Naparheid-en eman zituen lehen urratsak. Ondoren, hainbat prentsa kolaborazio egin ditu (batez ere,
Argia-n). Zazpiak Batman kolektiboko kidea da, eta hainbat bilduma atera ditu. Horrez gain,
ETB1 telebista-kateko
Mihiluze saioan karikaturak egin zituen.
Hilaren 23ean, 19:00etan, Laura Mintegik, Euskal Pen Klubeko zuzendaritzako kideak, adierazpen askatasunari buruzko hitzaldia eskainiko du areto nagusian.
Mahomaren karikaturaren harira sortutako proiektua
Bakerako marrazkiak proiektua New Yorken sortu zen Nazio Batuen egoitzan, Kofi Annan, Nazio Batuetako idazkari nagusiak eta Plantu,
Le Monde egunkariko marrazkigileak egindako bilera batzuen ondorioz. Danimarkako aldizkari batek Mahomaren karikatura batzuk argitaratu zituen eta munduko bazterrak nahastu zituzten. Eztabaida hori pil-pilean zegoela, Le Mondeko Plantu marrazkilari ezagunak eta Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko orduko idazkari nagusiak mundu osoko hogei bat marrazkilari ezagunen marrazkiak bildu zituzten eta
Cartooning for Peace jaio zen.
Daniel Pouzadoux Varenne Fondationeko presidenteak gaurko aurkezpenean gogorarazi du, “prentsa marrazkilaritza tresna oso indartsua da bakearen alde sentiberatasuna pizteko, oraindik horren alde mobilizatzea beharrezkoa baita”. Ahalmen hori aprobetxatu nahian,
Cartooning for Peace erakusketak mundu osora esportatzen dira eta sareko marrazkilari kideen kopurua gero eta handiagoa da (gaur egun, 40 nazionalitatetako 130 marrazkilari). Plantu marrazkilariak ezin izan du aurkezpenean egon, baina mezu bat idatzi du bertan irakurtzeko. Pouzadouxek irakurri duen mezu horretan, prentsa marrazkilaritzak merezi duen errekonozimendua aldarrikatu du Plantuk, bere ustean, “marrazkilaritza sendagai ezin hobea baita pentsamendu planoaren kontra”.