'Musarañas' filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Asteari
Urriaren 25ean aurkeztuko dute filma, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Astea zabalduko du ‘Musarañas’ filmak, urriaren 25ean, Antzoki Zaharrean. Juanfer Andres eta Esteban Roel dira film honen zuzendariak, eta Alex de la Iglesia eta Carolina Bangen Pokeepsie Films etxearen bidez ekoitzi dute. Aurreko astean Torontoko jaialdian aurkeztu zuten.
Espainia, 50eko hamarkada. Montsek (Macarena Gomez) ahizpa txikia zaintzen gaztaroa galdu du, biak Madril erdialdeko zoritxarreko pisuan sartuta bizi direla. Haien ama alaba txikia (Nadia de Santiago) jaio zenean hil zen, eta aitak (Luis Tosar) ezin izan zuen egoera jasan eta ihes egin zuen. Aldi berean aita, ama eta ahizpa zaharrena izatera behartu zuten Montse, eta bizitzatik kanpo ezkutatuta bizi da lau pareta artean, izaera obsesiboa eta desorekatuarekin: agorafobia du eta ezin du etxetik kanpo pauso bat ere eman. Egun batez, bizilagun gazte bat (Hugo Silva) agertuko da haien bizitzetan.
Film luzeen aurrerapena
Horretaz gain, Donostia Kulturak urriaren 25etik azaroaren 1era bitarte emango dituzte film luzeak zeintzuk izango diren jakinarazi du:
- Dead Snow 2: Red vs. Dead / Død Snø 2 (2014). Tommy Wirkola. Norvegia-Islandia
- The Guest (2014). Adam Wingard. AEB
- The Last Days on Mars (2014). Ruairí Robinson. Erresuma Batua-Irlanda
- The Man in the Orange Jacket (2014). Aik Karapetian. Letonia-Estonia
- Puzzle / Pazuru (2014). Eisuke Naito. Japonia
- [REC]4 (2014). Jaume Balaguero. Espainia
- Shock Value: The Movie. How Dan O’Bannon and Some USC Outsiders Helped Invent Modern Horror (2014). AEB
- V/H/S Viral (2014). Justin Benson & Aaron Moorhead, Gregg Bishop, Marcel Sarmiento, Nacho Vigalondo. AEB
- What We Do in the Shadows (2014). Jemaine Clement, Taika Waititi. Zelanda Berria
- Zombeavers (2014). Jordan Rubin. AEB