Donostikluba jaialdia zirkuituan gertatzen denaren isla izango da
Jaialdia urriaren 3an eta 4an egingo dute, Egian.
“Indarberriturik eta berrikuntzekin, baina jatorrizko espirituari eutsiz dator”. Halaxe eman dio hasiera Euskara eta Kultura arduradun Nerea Txapartegik gaur goizean Donostikluba jaialdia eta zirkuituaren inguruan egin duten prentsaurrekoari. Donostiako musika eszena independientea sustatzea eta dinamizatzea da proiektu honen xedea, formato txiki eta ertaineko proposamenekin. Honela, hiriko musikari eta eremu honetan dabiltzan talde eta kolektiboei ere babesa eman nahi diete.
“Ikasturte honetan, iaz egindako bidea indartzera gatoz, jatorrizko izaera eta helburuei leial baina proposamen musikal independiente eta erradikalago batekin”, nabarmendu du Txapartegik. Jaialdia urriaren 3an eta 4an ospatuko dute; eta urte guztian zehar parte hartuko dutenen festa izango dela adierazi dute. Revolutionary Brothers, Punko eta konpainia, Lurrazpiko lurrazpitarrak, Soul Supreme, Garoa… guztiek izango dute euren txokoa aurtengo jaialdian. Egiako kultur etxean egingo dute, baina espazio desberdinetara hedatuko da: Gasteszena, korridoreak, liburutegia eta terraza erabiliko dituzte, besteak beste.
Zirkuituak ere programazio “zabal eta kalitatezkoa” eskainiko du, proposamen desberdinak uztartuz. Donostia Kulturako Kultura Ekintzako zuzendari Jon Aizpuruk, zirkuituak lau zutabe dituela azaldu du:
- Musika independente eta alternatiboari leku egitea kultur etxeetako eta gainerako gunetako programazioan, jaialdi eta zirkuitu baten bidez.
- Donostian dauden klub edo tabernek programatzen dutena, zirkuituan integratu eta kontzertuak aurrera ateratzen lagunduz.
- Kolektibo eta taldeekin egiten duten lana, horiei babesa beren jaialdi txikiak aurrera ateratzeko.
- Bertako musika taldeak bultzatzeko kontzertuak antolatzea.
- 20:00. GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES. Musikagelaren eskutik. Le Bukowski (Egia).
- 22:00-04:00. IS TROPICAL + TRAJANO + FREE FALL BAND. Gasteszena (Egia).
- Areto nagusian: Saturday Night. 22:00-06:00.
- Hitzaldi aretoan:
- Terrazan: Chill Out. NIMU kale sound system DJak + LOS BRACCO (acoustic session). 19:00-22:00.
- Liburutegian: Garoa Sessions. FAKEBAND. 19:00-21:00.


