Antiguako pilota eskolako gazteak, IRUTXULOKO HITZAren alde antolatutako jaialdian. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Pilotan ikasi nahi duten gaztetxoek aukera ederra izango dute Antiguako Pilota Eskolan. Izan ere, 2014-2015 denboraldirako izen ematea laster zabalduko dute. Hurrengo astean, irailaren 22an eta 23an, 17:30etik 19:00etara egin beharko da izen ematea; auzoko Izurun elkartearen lokalean (sarrera Istingorra kalexkatik). Pilotari bakoitzarengatik ikasturte osoko izen emateak 150 euroko prezioa izango du; eta trukean, urritik ekainera astero bi orduko entrenamenduak jasoko ditu.
Zehazki, irailaren 29an hasiko dituzte entrenamenduak, eta Jose Mari Kalonje izango da entrenatzailea.