Martxelo Rubio aktoreak Ramon Labaien zinema saria jasoko du
Groseko Ulialde Elkarteak antolatuta, Ramon Labaien zinema saria emango dute hilaren 26an. Martxelo Rubio aktore donostiarrak jasoko du saria, elkarteak Bermingham kalean duen egoitzan bertan, 22:30ean. Ramon Labaien zinema saria Labaien zenaren omenez egin dute. Frankismo osteko Eusko Jaurlaritzako lehen Kultura sailburua izan zen, eta Donostiako alkate izan zenean bultzada handia eman zion Zinemaldiari.


