Donostiako Dantza Eskolak euskal dantzak ikasteko aukera emango du lehen aldiz
Dantza garaikidea eta dantza klasikoa ikasteko aukera izateaz gain, euskal dantzak ere ikasi ahal izango dituzte Udal Dantza Eskolan. Monika Bañales izango da euskal dantzak emango dituen irakaslea. Guztira hiru talde sortuko dira, bai haur eta bai helduei eskainitakoak, astean bi egunetan,astelehen eta asteazkenetan,urritik ekainera bitartean.Hilabete honen bukaera arte dago zabalik izena emateko epea. Webgunearen bidez eta telefonoz (943297830) ere egin daiteke.