Porrontxo zaleek bizikleta gainean eta ziztu bizian igo dute Egia kaleko aldapa
http://youtu.be/DCkaIlCGY5k
Egia kaleko aldapan gora lehia ikusgarriaz gozatu dute porrontxo zaleek. Lehen aldiz, buruz buruko bizikleta sprint bat egin dute jaietan. Bizipoza denda, Helmuga taberna eta Porrontxo jaien elkarlanak egin du posible proba hau antolatzea. Bart egin dute norgehiagoka, eta hamasei bizikleta zalek parte hartu dute. Buruz buruko proba bat izan da, eta biko txandatan atera dira Atotxako dorretik, Egia kaleko Helmuga tabernaraino. Porrontxo eta bizikleta zale andana joan da lehia ikustera, eta giro bikainaz gozatu dute. Jon Ander Arakama beasaindarrak irabazi du lehen buruz buruko sprinta. Bigarren postua Astigarragako Jon Ander Diezek eskuratu du, eta hirugarrena, Iban Gartzia irundarrak.