Ander Sagarzazuk irabazi du Porrontxotako krosa
Bidebietako korrikalariaren atzetik geratu dira Mikel Albeniz egiatarra eta Imanol Gonzalez altzatara; Larratxoko Naiara Casi izan da lehen emakumea.
Egiako Porrontxo jaien barnean, herri lasterketa jokatu zuten joan den larunbat arratsaldean. Partaideek 6’6 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, eta Bidebietako Ander Sagarzazu izan zen txapelduna, (21:32). Mikel Albeniz egiatarra eta Imanol Gonzalez altzatarra geratu ziren bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. Naiara Casi larratxotarra izan zen lehen emakumea (28:03), eta bere atzetik Ana Cruz eta Garbiñe Egaña donostiarrak iritsi ziren.
Porrontxotako kroseko sailkapen osoa ikusgai dago herrikrossa.com webgunean. Gipuzkoako Challengeari dagokion hurrengo proba Martuteneko jaietakoa izango da, urriaren 12an.


