Jazint eta Xalba Ramirez epaituko dituzte, beste 26 gazterekin batera
Espainiako Auzitegi Nazionalak 28 gazte epaituko ditu gaur, torturapean egindako deklarazioak oinarri hartuta. Sei urteko espetxe zigor arriskuan daude. 2010ean izandako polizia operazio batetik abiatuta atxilotu zituzten. Gehienek torturak jasan zituztela salatu zuten, auzipetuetako batzuek ihes egitea lortu zuten hasieran, Jazint eta Xalba Ramirez donostiarrek, besteak beste.
Auzipetuetako gehienak Madrilera joan ziren atzo, Loiolan (Azpeitian) agerraldi jendetsua egin ostean. Bertan, Aske Gunea sortu dute epaitegira ez joatea erabaki duten gazte independentistak babesteko eta hainbat gaztek pasa dute lehen gaua Azpeitiko basilikan.
Epaiketa lekuz eta denboraz kanpo dagoela salatute: “Epaiketa honek ez du zentzurik. Juridikoki ez du zentzurik, eta politikoki ere ez, ez Euskal Herrian behintzat. Epaiketa hau erabat injustua da. Pasa den ikasturtean salbuespen auzitegi honek 40 euskal gazte absolbitu berri ditu, eta orain akusazio berak erabiliko dituzte 28 gazteen aurka. Noiz amaituko da amesgaizto hau? Gure esku dago erantzuna. Herri harresia indartzen joan behar dugu”.



