Triatloi eskola osatu dute Añorgan
Triatloi eskola abian jarri nahi dute Añorgan, eta kide bila dabiltza. Hamabi urtetik gorako kirolzaleei deia luzatu diete, eta astean hiru entrenamendu saio egiteko asmoa dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Entrenamendu pertsonalizatuak izango direla aurreratu dute, eta partaide bakoitzak hilean 30 euro ordaindu beharko ditu. Eskolan entrenatzaile tituludunak eta euskaldunak izango dituztela ziurtatu dute.
Eskolarako izen ematea Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen bulegoan egin behar da, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era, edo telefonoz, 657 717 181 zenbakian.



