Jazint eta Xalba Ramirezen aurkako epaiketa salatzeko manifestazioa egingo dute gaur Egian
Donostiako Jazint eta Xalba Ramirez anaiei elkartasuna adierazi eta haien aurkako epaiketa salatzeko manifestazioa egingo dute gaur Egian. Atzo Loiolan (Azpeitia) atxilotu zuten Jazint Ramirez, ehunka gaztek osatutako herri harresian babestuta zegoenean. Xalba Ramirez Madrilen da, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Euskal Herriko 28 gazteren kontra Madrilen abiarazi den epaiketa salatzeko manifestazioa izango da gaurkoa. Arratsaldean, 19:30ean, abiatuko da Egiako Plaza Berritik, Epaiketarik ez, konponbidea bai lelopean.
Loiolan atxilotutako bostak kartzelaratzeko agindua eman du gaur epaileak; Jazint Ramirez egiatarra kartzelaratzea, tartean.