'Donostia: Europako hiribururik euskaldunena?' mahai ingurua egingo dute San Telmo Museoan
Euskal kulturari buruzko hausnarketa egingo dute hurrengo astean, estaturik gabeko nazioen kultur iraupenerako gabeziak eta indarguneak aztertuz. Datorren irailaren 30ean izango da, Donostia: Europako hiribururik euskaldunena? mahai ingurua egingo baitute San Telmo Museoan, arratsaldean, 19:00etan. Joxe Manuel Odriozola (euskara irakasle eta idazlea), Pako Aristi (idazlea) eta Patricia Gabancho (arbaso euskaldunak dituen idazle kataluniarra) izango dira parte hartzaileak. Moderatzaile lanetan ariko da Xabier Sukia kazetaria.