Ikasturte osoko bertsolaritza ikastaro bat emango du Jon Martinek
Eskolak astelehenetan izango dira, Lugaritz kultur etxean, Bagera eta Bertsozale Elkartearen elkarlanari esker.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak egindako elkarlanari esker, bertsolaritza ikastaro bat emango du Jon Martinek, hirian. Ikasturte osoko astelehenetan izango dira eskolak, urriaren 6tik ekainaren 8ra, 19:00etatik 20:30era, Antiguako Lugaritz kultur etxean.
Ikastaroaren helburua, bertsolaritza eta bertsogintzaren atalak lantzea izango da. Saioen egitura, bat-bateko bertsolaritza, bertsoen inguruko kritikak, bertso paperak… eta hori guztia, teoria eta praktika uztartuz. Gainera, saioak gidatuko dituen bertsolari oiartzuarraz gain, beste hainbat gonbidatu berezi izango ditu ikastaroak.
Izen ematea zabalik dago jada, 50 euroren truke. Bi modu daude izen ematea egiteko, posta elektroniko bidez (bagera@bagera.net) eta telefonoz (943 46 71 81).


