Alkatearen jarrera «totalitarioa» salatu dute EAJk eta PPk
Udalbatzarra bertan behera geratu da, eta oposizioak ere azalpenak eman ditu. EAJk udal gobernuak euskara «arma politiko gisa» erabili duela salatu du. «EAJrentzat oso garrantzitsua da euskara; horregatik nahi genutuen gauzak ondo egin, ahalik eta babes handienarekin», azaldu du jeltzaleen bozeramaile Eneko Goiak. Proposamenak «akats asko» dituela adierazi eta udal idazkariaren iritzia beharrezkoa zela berretsi du. Alkateak ezetzarekin bere jarrera «autoritarioa» berriro erakutsi duela kritikatu du.
PPk ere eman du bere iritzia, eta Izagirreren «totalitarismoa» salatu du. «Denbora besterik ez dugu eskatu gaia ondo jorratzeko», esan du PPko bozeramaile Ramon Gomezek.