'Parketarrak' egitasmoa astelehenean itzuliko da
Hain zuzen ere, Nerea Txapartegi Udal Gobernuko Euskara arduradunak berretsi du ekimenaren helburu nagusia familiek eta haurrek parkean euskaraz egitea dela. «Jolasak lagungarriak dira horretarako, jolasen bitartez hizkuntza lantzen baita batetik eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotzen da bestetik. Hizkuntzaren erabilera ludikoa lantzen da, hau da, euskaraz jolas egiten ondo pasako dute eta lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua izango da». Bere hitzetan garrantzitsua da haurrek ikustea euskara esparru guztietan erabil dezaketela eta ez dutela nahitaez gaztelerara jo beharrik jolasteko, behar dituzten esamoldeak edo esaerak aurkitzeko. «Haurrek eta gazteek, sarritan, euskara eskolan bakarrik erabiltzen dute edota familian. Kalean berriz, aisialdian, gauzak aldatu egiten dira eta lagunartean komunikatzeko garaian, euskara askoz ere gutxiago erabiltzen dute eta sarritan nahikoa txikitatik hasten da prozesu hori. Joera hori aldatzeko Parketarrak ekimena lagungarria da», adierazi du.
Egutegia:
| Martutene | Iraila: 29 Urria: 6-13-20 (astelehenetan) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 17:00 | 3-5 urte: parke nagusia 6-9 urte: futbito zelai ondoan |
| Altza | Iraila: 29 Urria: 6-13-20 (astelehenetan) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 18:00 | Larratxo plaza |
| Loiolako Erribera | Iraila: 30 Urria: 7-14-21 (astearteetan) | 3-5 urte: 17:30 6-9 urte: 17:30 | Santiago Plaza eta Giuseppe Verdi Plaza |
| Parte Zaharra | Urria: 1-8-15-22-29 (asteazkenetan) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 18:00 | Zuloaga |
| Intxaurrondo | Urria: 2-9-16-23 (ostegunetan) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 18:00 | Kultur etxea |
| Amara Berri | Urria: 2-9-16-23-30 (ostegunetan) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 17:00 | Araba parkea |
| Añorga | Urria: 3-10-17-24 (ostiraletan) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 17:00 | Ikastola |
| Bidebieta | Urria: 3-10-17-24 (ostiraletan) | 3-5 urte: 17:30 6-9 urte: 18:30 | Isasa parkea (Elizaren atzealdean) |



