Aurreko belaunaldien lekukotzak jaso dituzte San Telmon eta Urgullen
Ahotsak programak, Badihardugu elkarteak eta Euskara Zerbitzuak egindako lanari esker, hiru ikus-entzunezko jarriko dituzte museoan eta Historiaren Etxean, hainbat lagunen lekukotzekin osatuak.
Ahotsak.com webgunean daude. Grabaketa horietan, etxean telefonorik, ur berorik eta hozkailurik ez zuten garaiak oroitzen dituzte protagonistek, besteak beste. “Altxor hori guztien eskura jarri nahi dugu, museoan txertatuz”, aipatu du Nerea Txapartegi udaleko Kultura ordezkariak, gaurko aurkezpenean.
Bideoetan, hainbat lagunen testigantzak jaso dituzte, Euskal Herri osoko herritarrekin, eta tartean elkarrizketatu dituzten 140 donostiar horien artean, auzo guztietako ordezkariak ageri dira. Erdialdeko Xabier Goenaga (1937) eta Zubietako Joxepa eta Miren Iparragirre ahizpek (1934) parte hartu dute egitasmoan, eta oso pozik agertu dira. Hala, ordu eta erdi inguruan hizketan aritu zirela azaldu dute, euren gazte garaiak oroituz. “Auzo guztietako pasarteak jaso nahi izan ditugu, bizipenak desberdinak direlako auzo batetik bestera, eta hizkerak ere baditu bere ñabardurak”, azaldu du Badihardugu elkarteko Nerea Goiriak.
Euskal gizarteak azken mendean izandako aldaketen berri izateko, oso garrantzitsutzat jo dute museoko arduradunek aldaketa horien lekuko izan direnen lekukotzak jasotzea. Beraz, istorio eta bizipen txikiei balioa emango diete, hainbat herritarren esperientzietan oinarritutako bizipenekin. Hala, museoaren helburuarekin bat egiten dutela diote arduradunek, euskara bertako kulturaren berezko ondare berezi gisa sustatzea.
San Telmo Museoak eta Urgulleko Historiaren Etxeak euren erakusketa iraunkorrak aberastu dituzte gaurtik. Izan ere, Ahotsak eta Badihardugu Euskara Elkarteak egindako lanari esker, hiru ikus-entzunezko jarriko dituzte ikusgai bi guneetan. Zehazki, azken mendean Euskal Herriak izandako aldaketen berri izateko, hainbat lagunen lekukotzekin osatu dituzte hiru lanak. San Telmon bi ikus-entzunezko jarri dituzte: Bizitzako erritoak eta Aurrerapen teknologikoak; eta Urgullen, berriz, Donostia eta Turismoa. Hiru ikus-entzunezkoak euskaraz dira, eta azpidatziak daude, euskara batuaz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.
140 donostiarren lekukotzak
Badihardugu elkarteak urteak daramatza Euskal Herriko ondarea (ahozkoa eta euskalkiena) biltzen eta zabaltzen. Azken urteetan, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean aritu da Badihardugu, Ahotsak programa Donostian garatzeko. La horri esker, 140 donostiarren testigantzak jaso dituzte, eta gehienak dagoeneko