Goi tentsioko linearen aurka protesta egingo dute Donostian, hilaren 25ean
Goi Tentsioko Linearen Aurkako Plataformak antolatua, herri batzar irekia egin zuten joan den ostiralean, Seguran. Itsaso-Deikaztelu linearen inguruko hausnarketa egin zuten, eta aurrerantzean eman beharreko pausoak finkatu zituzten. Bide horretan, protesta ekitaldi bat antolatzen ari da plataforma, urriaren 25erako. Goierriko eta Nafarroako herritarrak bat eginda, Donostiako kaleetan «proiektua behin betiko bertan behera uzteko» eskatuko dute.

