Kaxilda liburu denda Amarako frontoi txikira itzuliko da
Udazkenarekin batera, Kaxilda espazio berri batean irekiko dute. Arroka kaleko 6. zenbakian eman zituen lehen pausoak, eta ondoren, auzoko berritze lanak zirela eta, Easo plazan eman dituzte hilabete batzuk. Laster Arroka kaleko 2. zenbakian irekiko ditu ateak, Amarako frontoi txikiaren parean. Liburu dendaz gain, Kaxilda jatetxe eta kafetegia izango da berriro ere: topagune bat.