Jendea hurbildu da Saguesera. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Donostiako Babes Zibilak jakinarazi duenez, suhiltzaileak Saguesen dira gorpu bat arroketatik ateratzen. Hilotza bertan aurkitu dute, eta erreskatatze lanetan ari dira. 80 urteko gizon baten hilotza dela esan dute, baina ez dute datu gehiagorik eman. Argitze-agiriaren zain daude gorpua eramateko.