Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen oroimenaren mapa egiteko eskatu du EAJk
Oroimen historikoaren mapa ere modu horretara egin dutela salatu dute, eta Goiaren ustez, ez da bidezkoa: “Errepresio frankistaren biktimak ere aitortu behar dira, noski, baina Bilduk bere erara eta gainerakooi kontsultatu gabe egin ditu gauzak”. Giza Eskubideen batzordeak eta Oroimen Historikoaren aholku batzordeak ez dutela maparen sorreraren berririk izan salatu du Goiak.
1960. urtetik gaur egun arteko biktimen kasuan gauza bera gerta ez dadin, biktimak eurak eta alderdi politiko guztiak ere maparen osaketan parte hartu behar dutela uste du Goiak. Biktimen definizioaz galdetuta, Goiak adierazi du, “presoak preso izateagatik soilik ez dira biktima, baina torturen kasuan giza eskubideen urraketak aintzat hartu behar dira, noski”.
Definizio zehatza “guztien artean” adostu beharko litzateeka uste dute jeltzaleek. Dena dela, PPk udalbatzar batean proposatutako 102 biktima donostiar baino gehiago ere badirela aitortu du EAJk.
1960tik 2014a arteko biktima guztiak izendatu eta aitortzea nahi dute jeltzaleek, ez PPk proposatutako 102ak bakarrik.
Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren ondorioak pairatu zituzten herritarrak “gutxietsi eta ahaztu gabe”, beste testuinguru bat eta beste biktima batzuk ere aitortzea nahi dute jeltzaleek. Horretarako, terrorismoaren eta indarkeriaren biktima donostiarren memoriaren mapa egiteko eskatu dute, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.
Zentzu horretan, “Donostiak oroimen historikoaren politika anitza eta lotzailea, joera ideologikoetan oinarritu beharrean irizpide zientifikoetan oinarrituko dena behar du; gure iragan kolektiboaren egia ezagutzea ahalbidetu, eta denok iragan hori elkarrekin gainditzeko tresnak eskainiko dizkiguna”, esan du Eneko Goia, bozeramaile jeltzaleak.
Terrorismoaren eta indarkeriaren biktima zer den definitu beharra dagoela uste dute jeltzaleek. Eusko Jaurlaritza horretan lanean ari dela adierazi dute, eta Donostiako Udalak ere parte hartu beharko lukeela uste dute; “Baina udal gobernuak isiltasunarekin erantzuten du”, esan du Goiak.
Alde horretatik, udal gobernuak “aldebakarreko metodologia” erabiltzen duela salatu du EAJk. Berriki aurkeztu duten