Mosaiko erraldoi bat egingo dute Zurriola hondartzan, erabakitzeko eskubidearen alde
Gure Esku Dago dinamikak mosaiko erraldoi bat egingo du azaroaren 8an Zurriola hondartzan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko jarduera izango da, eta 10.000 lagun elkartzea dute helburu. Plastikozko koloretako estalkiak eta aterkiak erabiliko dituzte mosaikoa osatzeko.
Atzo arratsaldean entsegu bat egin zuten hondartzan bertan. Hona hemen irudiak:


