Emakume bat hil da, Pasealeku Berritik arroketara erorita
Suhiltzaileek bizirik erreskatatu dute, baina zauri larriak zituen eta ospitalean hil da.
Aquarium ondoan, Jacques Custeau plazan, arroketara eroritako 25 eta 30 urte bitarteko emakume gazte bat erreskatatu zuten atzo 21:30ak aldera. Suhiltzaileen bost unitatek parte hartu zuten erreskatean, eta operazio zaila izan zen. Autoeskailera baten bidez lortu zuten biktima erreskatatzea. Emakumea artatu eta anbulantzian eraman zuten ospitalera, baina iritsi eta berehala hil zen.

