Kresala zineklubeko zinezaleak Trueban elkartuko dira gaur lehen aldiz
Mario Monicelli-ren ‘La gran guerra’ filma aurkeztuko du EHUko irakasle Iñaki Gonzalezek.
Berrogei urtez Kutxaren Arrasate kaleko aretoan elkartu dira zirkuitu komertzialetik at dauden filmak ikusi eta haien inguruan hitz egiteko. Aurrerantzean, ordea, Trueba zinema aretoa izango da Kresala zineklubeko zinezaleen topagune berria. Gaur bertan egingo dute lehen emanaldia, 19:30ean. Mario Monicelliren ‘La gran Guerra’ (1959) filma emango dute, eta Iñaki Gonzalez EHUko irakasleak egingo du aurkezpena.

