Altzako Txingurri pasealekuan zirkulazioa moteltzeko lanak egiten ari dira
Oinezkoen segurtasuna bermatzeko, udala Txingurri pasealekuko 67. zenbakian dagoen bidegurutzea konpontzen ari da. Erdian mediana bat egiten ari dira, eta bi errepidetan oinezkoentzako zebra bide bana jarri dute. Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak azaldu du auzotarrek urtetan egindako aldarrikapenari erantzuten diola berrantolaketa honek. Obrak astelehenean hasi ziren eta aste honen amaierarako amaitzea aurreikusten da. Aurrekontua 11.000 eurokoa da.