(Argazkia: Eguzki)
Berabera eta Hegaztien pasealekuen bidegurutzean dauden tamaina handiko hamahiru makal botatako dituztelakoan dago Eguzki. Udalaren Parke eta Lorategi sailak zuhaitzak banan-banan markatu dituela, eta zuhaitzak edozein unetan ken ditzaketela azaldu du.
Zuhaitz hauek botatzeko arrazoiak argitzea nahi du Eguzkik: “Arazoa segurtasunezkoa bada, derrigorrez bota behar diren jakin nahi dugu. Gainera, antza denez, Udalak zuhaitz horiek ordezkatzeko asmoa ere ba omen du, eta guk zenbat zuhaitz berri, zein espezietakoak eta noiz jarriko dituzten jakin nahi dugu”.