Donostiak Emakumeen Mundu Martxaren Europako Topaketa hartuko du
Herrialde askotako ordezkariak bilduko dira ostiraletik igandera, eta, besteak beste, 2015ean kontinente osoa zeharkatuko duen karabana feministaren azken xehetasunak zehaztuko dituzte.
Emakumeen Mundu Martxa nazioarteko mugimendu feminista bat da, mundu osoan emakumeen pobreziaren eta haien kontrako indarkeriaren arrazoiak desagerrarazteko lanean dabil. Gipuzkoako Aldundian tokiko mailan nahiz nazioartean emango du babesa eta, horregatik, bi hitzarmen sinatuko ditu: bata, MMM Forum Mulherreko nazioarteko idazkaritzarekin sinatuko da –Mozambikeko gobernuz kanpoko erakundea-; bestea, berriz, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxarekin –mugimenduaren tokiko plataforma, Euskal Herriko hainbat elkarte feminista biltzen dituena-.
Akordio horien arabera, bi erakundeek hainbat jarduera egingo dituzte, emakumeen eskubideen alde eta indarkeria matxistaren kontra, bai gure inguruan eta baita nazioartean ere.

