Estropada Akademikoa jokatuko dute Urumean, urriaren 19an
Aulki mugikorreko ontziek hartuko dute ibaia, bost unibertsitateetako partaideekin.
Gutxitan izaten dira hirian aulki mugikorreko arraun estropadak, baina iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Estropada Akademikoa antolatu dute Ur-Kirolakek eta Donostia Arraun Lagunakek, besteak beste. Estropadak urriaren 19an izango dira, 12:00etan, Urumean, gizonezko eta emakumezko mailetan. Hala, erlojupeko jaitsierak eta esprintak jokatuko dituzte partaideek. Gizonezkoak lemazaindun zortzikoetan arituko dira, eta emakumeak lauko sculletan.
Bost unibertsitateetako arraunlariek hartuko dute parte: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea – Tecnun, Mondragon Unibertsitatea eta Pau et des Pays de l’Adour Unibertsitatea.
Estropaden bezperan, urriaren 18n, 10:00etan, mintegia egingo dute Aquariumen, iaz egin zuten moduan.


