Zarata eztanda, Larratxon
Etengabeko Zarata jaialdiak.
Guztira sei musika taldek joko dute larunbatean, 19:30ean hasiko den jaialdian (sarrera 10 euro). Kamorrah donostiarrak izango dira gonbidatuen artean. Eskola zaharreko GrindCore eta Gore Grind dibertigarriena nahastuko dituzte euren errepertorio basatian. Kobory, Iron Batasuna, Destierro eta Crani Septic taldeetako kideek osatzen dute taldea.
Jo ezazu azkar eta bizi poliki leloari eutsiko dio Ras hirukoteak. Hogei urte daramate GrindCorea egiten. Hemendik gutxira Kamorrah-rekin batera lan bat argitaratuko dute.
Auxilio taldea Valentziatik etorriko da Larratxora. Karteleko talderik berriena da, nahiz eta bere partaideak hainbat taldetan jo izan duten – Maldito Pais, Ultrabotox eta Antiplayax, besteak beste-. D-Beat gogor eta gordina ekarriko dute gurera. El Hambre ere Valentziatik dator. Metal eta GrindCore doinuak joko dituzte.
Estricalla boskoteak hardcore euskalduna ekarriko du. Jatorrian Kloakao taldeko partaidean zirenak osatu dute proiektua, Kuraia eta El Corazon del Sapoko Fernandorekin batera.
Mutilated Veterans taldeak euren barrenak hustu dituzte Necro Crust Warhead LP berrian, gerrateen ankerkeriaren aurka eginez. Death taldearen eragina nabaria da euren musikan, eta crust iluna egiten dute.
Lookin for an Answer boskotea arrakasta handia izaten ari da. Duela gutxi Kraken izeneko lana argitaratu dute.
Etengabeko Zarata jaialdia egingo dute larunbatean.
Aurtengoa 13. ekitaldia izango da, eta antolatzaileen ustez, “zaratatsuena” izan daiteke. Muturreko doinu eta musikak ekarriko ditu Larratxo kultur etxera