Zonbiek ere Behobia-Donostia lasterketa egingo dute
https://vimeo.com/108168842
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren asteak jaialdiaren 25. urtemugaren harira prestatu du proba dibertigarri hau.
Poteo zonbia eta danborrada zonbiaren ondoren, Donostia-Behobia zonbia egingo dute aurten, hilaren 25ean (19:30). Hildakoak euren hilobietatik altxatuko dira, baina ez oinez ibiltzeko, korrika egiteko baizik.Ahal duten heinean, noski. Horren korrikalari motelentzat maratoi formatua luzeegia izango denez, ibilbide laburrago bat egitea erabaki dute. Bretxan hasi eta Bulebarrean bukatuko da proba zonbia. Eta ez, irabaztea edo lehena izateak ez du axola, baina bai, ordea parte hartzeak, horrek saria izango du-eta. Behobia-Donostiak 50 urte beteko ditu aurten, eta jaialdiak 25; horregatik indarrak batu nahi izan dituzte proba berezi honetan.
Jaialdiaren urtemuga den honetan, parte hartzaileen harrobia indartu nahi dute, eta horretarako eskulanez beteriko tailer bat egingo dute, haurrek Behobia zonbia kolorez bete dezaten. Tailerra bi espaziotan banatuko da. Alde batetik BehobiaZtxiki gunea, non haurrek zonbi makillajea egiten ikasiko duten. Gainera euren lasterketa-dortsalak sortzeko materialak izango dituzte. Behar duten guztia benetako zombi-atleta bilaka daitezen. Bestalde, Zombie-cup gunea izango dugu. Helduentzako Behobia Z-ak hainbat garaikur izango ditu lasterkarientzat, eta espazio honetan, geure korrikalari gazteek horietako sari bat egingo dute.