Auzotarrak elkartu nahi dituzte danborrada herrikoi batean
Amara Berri jaietan murgilduko da bihar eta igandea bitartean; azken urteotan izan duten harrera ona dela eta, egun bat gehiago izango du egitarauak.
Auzotar guztiak elkartzeko asmoz egingo duten danborrada herrikoia da berritasun nagusia.
Udazkenarekin batera, Amara Berrin jaietarako prestatzen hasi dira. Aurten gainera, lau egun, bat gehiago, izango dute auzoko festetaz gozatzeko. Izan ere, azken urteotan geroz eta harrera hobea izan dutela azaldu dute antolatzaileek, eta hiru eguneko programa eskas geratzen zela. Bihar, osteguna, hasi eta igandean bukatuko dira Olaeta plaza gune nagusi izango duten jaiak.
http://youtu.be/bfZFHR5H7Vw
[button]
EGITARAUA:
Osteguna, urriak 9
– 16:45 Haur jolasak.
– 17:00 Pala txapelketa.
– 18:00 Muralaren inaugurazioa, ondoren merendola eta buruhandiak.
– 19:00 Txupina eta auzoko danborrada.
– 00:00 Kontzertua: Txemak taldea. Ondoren, koadrilen arteko karaoke showa.
Ostirala, urriak 10
– 17:00 Marrazki festa eta pala txapelketa.
– 17:30 Txokolate jana.
– 18:00 Buruhandiak.
-19:00 Goizaldiren dantza erakustaldia.
-19:30 Koadrilen arteko lehen konkisa.
-20:30 Sardina jatea.
-22:00 Kontzertuak: Ze Esatek!, Zurraia eta DJ Keko.
-21:30 Kontzertuak Atabal tabernan: Estu eta Larri.
Larunbata, urriak 11
-10:00 Diana auzoan zehar.
-11:00 Euskararen aldeko haurren lasterketa, paella txapelketa, eta pala txapelketa.
-14:30 Bertso bazkaria: Amaia Agirre eta Alaia Martin.
-17:30 ‘Beldurti kakati’ haurrentzako ikuskizuna Saioa Aizpururekin.
-18:30 Dinbi Danba batukadarekin poteoa.
-20:30 Sardina jatea.
-22:00 Kontzertuak: Indeseables, Luz de Putas eta Erromeria.
-21:30 Kontzertuak Atabal tabernan: Senseless Mind eta Iruna Nu.
Igandea, urriak 21
-12:00 Sagardo dastaketa, herri kirolak eta familien arteko guarrindongada lehiaketa.
-14:30 bazkari herrikoia.
-16:30 Mus eta partxis lehiaketa.
[/button]


