Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketa abian da
Musika eta Dantza eskolako webgunean. Aurten 19. edizioa ospatuko dute.
Naiara Sampedro, Hezkuntza zinegotziak adierazi duenez, lehiaketa hau hiriko jarduera pedagogiko-musikaletan garrantzitsuenetarikoa da: “lehiaketak oihartzun handia du nazioartean, eta Europa osoko foro eta elkarterik garrantzitsuenek aintzat hartu eta babesten dute”.
Zinegotziak eskerrak eman dizkio Pianoa Sustatzeko Elkarteari, eraginkortasun eta bikaintasunez abian jarri zuelako lehiaketa hau, eta arrakasta handiz kudeatu duelako, 2011n Donostia Kulturaren esku geratu zen arte. Hemendik aurrera, berriz, Musika eta Dantza Eskolak hartuko du ardura hori.
Jendea erakartzeko ahalmen horrek lehiaketak “hazteko, hedatzeko eta garatzeko dituen aukera handiak” erakusten dituela adierazi du Sampedrok. Gainera, datozen bi urteak bereziak izango dira. Izan ere, 2015ean Jose Maria Usandizaga konpositore donostiarraren heriotzaren urteurrena beteko denez, lehiaketaren maila guztietan haren obrak entzuteko aukera eskainiko dute. Eta 2016rako, berriz, Kultur hiriburutza dela eta, edizio berezi bat prestatzen ari dira dagoeneko.
Aurrerantzean Musika eta Dantza eskolak hartuko du lehiaketa antolatzeko eta kudeatzeko ardura, eta urtero antolatuko dute.
Ehunka profesional eta ikasle biltzen ditu Donotia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketak. Gaur aurkeztu dituzte lehiaketako oinarriak, eta dagoeneko ikusgai daude