Idoia Estornesek gaztelerazko literatur liburu onenaren saria jaso du
Cómo pudo pasarnos esto (Zergatik gertatu zitzaigun hau) liburuagatik jaso du gaztelerazko libururik onenaren saria (Erein, 2013). Memoria liburu gisa idatzitako liburua da, eta hori ere nabarmendu du epaimahaiak: “Liburu honek hurbilketa bat eskaintzen du, lekukotza bat, zenbait; belaunaldi baten kronika da, eguneroko bizitza ere txertatzen duena, barneko begirada bat”. 1940an Txilen jaiotako emakume hau letra idatziari lotua egon da betidanik, kazetaritzan zein literaturan. Azken liburu honetan frankismoaren kronika egin nahi izan du.
Nevadako egunak liburuagatik jaso du Atxagak Euskadi Literatura saria. Iñigo Roque itzultzaileak jaso du itzulpen lanik onenarena; Antonio Lobo Antunes idazle portugaldarraren Gauzen ordena naturala liburua itzuli du. Euskadiko Artxibo Historikoan eman berri dute sarituen zerrenda, Bilbon. Euskarazko literatura lanik onenarena, gaztelerazko literatura lanik onenarena eta euskarazko itzulpen lanik onenarena eman dituzte oraingoz. Hurrengo asteetan emango dute gainontzeko sarituen berri.
18.000 euro jasoko ditu saritu bakoitzak, eta 4.000 euroko laguntza ere jasoko dute literatura sarituek liburua beste hizkuntza batera itzultzen bada.
Euskadi Literatura Sarien berri eman dute gaur, eta idazle donostiarra dago sarituen artean.