Why Not fundazioak buruko osasunaren aldeko jardunaldi bat egingo du ostiralean
Gipuzkoako hainbat zentrorekin batera, buruko gaixoek sufritzen duten estigma hausteko asmoa dute, eta zergatik ez, ondo pasatzeko helburua. Isilpean gordetzen diren gaitzak direla uste du fundazioak, eta hauek ikustaraztea garrantzitsua dela uste du Why Not-ek. Ostiral eguerdian, Buruko Osasunaren Munduko Egunean, 12:00etan, fundazioaren elastiko batzuk banatuko dituzte, eta badian zehar paseo bat egingo dute, buruko gaitzen arazoa kalera atera eta zarata pixkat egiteko. Ondoren, La Rotonda-n, paella prestatuko dute 13:00ak inguruan. Bertan, buruko gaitz bat duen gaixo batek bakarrizketa txiki bat eskainiko du. Buruko osasunaren aldeko antzerkia izeneko proiektuaren aurrerapen txiki bat izango da.