EAJk hamahiru zuzenketa aurkeztu dizkio Hiriaren Oroimen Historikoaren Aholku Batzordeari
Bilduk proposatutako araudia aldatzea nahi dute jeltzaleek, “ordezkaritza anitza” eta “ikuspegi gizarteratzailea” lortzeko.
EAJ ez dago guztiz ados Bilduk egindako proposamenarekin, eta hamahiru zuzenketa aurkeztu dizkio Hiriaren Oroimen Historikoaren Aholku Batzordearen Araudiari. Jeltzaleek diote, euren zuzenketen helburua udal Gobernuak onartutako azken dokumentuaren “alde bakarreko ikuspegi alderdikoiak” kentzea dela; hala, udalbatzak gehiengo zabalez onarturiko aurreko testuaren kontsentsuaren aldeko izpiritu irekia berreskuratu nahi dute. Hiriko Oroimen Historikoaren Aholku Batzordeak “ordezkaritza anitza” eta “ikuspegi integratzailea” dituela bermatu nahi du EAJk. Jeltzaleen zuzenketak arlo ezberdinei dagozkie: Aholku Batzordearen osaketari, Aholku Batzordeak hartu behar duen jarduera epeari (1936-1975) eta organoaren izaerari berari ere.