Hiriaren komertzializazioa, turismo masiboa eta kulturaren merkantilizazioa izango dituzte eztabaidagai
Europako Kultur Hiriburutzaren harira, ‘Donostia ez dago salgai! 2016 desokupatu’ jardunaldiak egingo dituzte.
Datorren urriaren 18an, larunbatean, hasiko dira, eta Europako Kultur Hiriburutzaren kariaz Donostian indartzen den hiri-ereduari buruz jendartean eztabaida bultzatzeko eta hedatzeko asmoz antolatu dituzte. Hainbat mahainguru, proiekzio eta kale ekintza egingo dira, hiriaren komertzialiazioa, turismo masiboa eta kulturaren merkantilizazioa eztabaidagai jarrita. Eztabaidagune gisa egin ditzte jardunaldiok, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak, kritika eraikitzeko eta ekimen berriak sustatzeko aukera izateko.
[box]
EGITARAUA:
Urriak 18, larunbata:
-17:00 Hitzaldiak eta eztabaida, Europako Kultur Hiriburutza eta hiri-ereduari buruz. Andeka Larrea: DSS2016EU eta euskal hirien kasu: Imajinario urbanoak, marketinga eta hiriaren berrasmaketa. Thomas eta Fabien: Lille-2004: Festa amaitu da. Donostia 2016 izan daitekeena aurreratuz, 2004ko Europako Kultur Hiriburutzaren ondoren Lillek jasandako eraldaketa ekonomiko eta urbanoa izango dute hizpide. Kortxoenea gaztetxean.
-19:30etan: Luntxa. Kortxoenea gaztetxean.
-20:00: Pierre Vissler clownaren bakarlana (Zuberoa): No Future. Kortxoenea gaztetxean. Gizon bat eta bere doblearen arteko gatazkaren istorioa da. Egunez egun egiten dugunari begirada bat ematea proposatzen digu. Clownak ezin ditu bere sentimenduak izkutatu eta ez da inon bere lekuan sentitzen.
Urriak 24, ostirala:
-21:00. Bye Bye Barcelona dokumentalaren proiekzioa, Konstituzio plazan. Kataluniako hiriburua jasaten ari den turismo basatiari buruzko ordubeteko dokumentala da.
Azaroak 1, larunbata:
-11:00. 2016ri buruzko inkesta herritarra, Bretxako azokan.
Azaroaren bigarren hamabostaldian (egunak eta tokiak zehaztuko dira):
– Mapeo kolektiboa: Zer dago Donostian? Donostialdeko esperientzia desberdinak elkar ezagutzeko ariketa bat izango da, bazkari baten inguruan. Donostialdeko mapa batean, bai esperientzia konkretuak zein memoria ariketa: Zein esperientzia edo gertakarik osatu dute bestelako eredu baten gure memoria propioa eta kolektiboa?. Mapeoak Donostian sareak sendotzeko erabilgarriak izan daitezkeen ondorioak eta tresnak garatzen laguntzea izango du helburu.
–Desmarcar Barcelona konferentziaren proiekzioa. Marina Garcéseren arabera, turismoa leku bateko baliabide komunak agortu arte ustiatzen dituen “extractivismoa”-ren paradigma ekonomikoarekin pareka daiteke. Kontzeptu hori herrialde emergenteetan ezartzen ari den hazkunde-eredu kapitalista aztertzeko eta salatzeko erabili ohi da, eredu hori beren lurraldeko baliabide energetiko eta naturalen ustiaketa mugagabean oinarritzen delako. Orain, hemengo “extractibismoa” turismoa balitz? Zein dira turismo masiboak gaur egun planteatzen dituen erronkak?
Abenduak 1, astelehena:
-19:00. Mahaingurua Koldo Mitxelena Kulturgunean: Industria turistikoaren ondorioak eztabaidagai. Partehartzaileak: Peio Etxeberri-Aintxart (Ipar Euskal Herria), Mikel Alonso (arkitektoa, Donostia), Xabier Arberas (Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea), Felix Soto (Uliako auzo elkartea).
[/box]


