Gutxienez minutu bat eta gehienez 3 minutuko iraupena duten euskarazko lanak aurkez daitezke.
Buruari eta bihotzari eragin, eta gazteek euren mundua bideo labur batean jasotzea nahi du Gaztezulok. Aldizkariak abian jarri du
bosgarren bideo lehiaketa, eta jada izena eman daiteke. Bideoek ‘Hi eta hire munduak’ gaia izango dute oinarri, eta lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 6a izango da.
Sari potoloak daude jokoan. Irabazleak 1.200 euroko saria eskuratuko du, eta bigarrenak 300 eurokoa. Publikoaren saria ere izango da.