Angel Erro, Koldo Izagirre eta Josu Landaren errezitaldia
Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandez dira Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru ale berriak, eta kaiera horietan oinarriturik errezitaldia egingo dute Angel Erro, Koldo Izagirre eta Josu Landak, haiek euskaratu baitituzte testuak.
Aurkezpen errezitaldia ostegunean egingo dute, hilaren 16an, 19:00etan, Le Bukowskin.

