Absoluzioa aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute azaroaren 8an, Iruñean
Segiko kide izatea leporatuta auzipetutako 28 gazteak askatzeko eskatuko dute azaroaren 8an, Iruñean. Iruñerriko Herri Harresia plataformak deitu du mobilizaziora, Txantreako, Arrotxapeko, Burlatako, Atarrabiako, Donibaneko, Antsoaingo, Zizurko eta Barañaingo herri harresiekin batera. “Onartuko dugun epai bakarra absoluzioa da”.
Auzipetuen absoluzioa lortzeko helburuarekin, herritarrak aktibatzeko deia egin du Iruñerriko Herri Harresiak: “Ezinbestekoa da denon artean herri harresiak eraikitzea, gure auzokideak babestuko dituen pareta solidarioak altxatzea”. Naranjaz blaitu. Askatasun eta eskubide zibilen alde, epaiketa politiko gehiagorik ez. 28ak ere libre lelopean egingo dute hurrengo mobilizazioa, laranjaz jantzita. Azaroaren 8an izango da, 17:30ean, Antoniuttin.