GBC zaleengana gerturatuko da
Hilaren 26an Bartzelonaren aurka jokatuko du etxean, eta jarraitzaileekin egoteko zenbait jarduera egingo ditu.
Ligako txapelduna hartuko du Illunben, igandean, 12:15ean. Aurretik, zaleekin izango dira hurrengo egunetan egingo dituzten bi jardueretan. Batetik, GBCko bazkideek zuzenean ikusi ahal izango dute Bartzelonaren aurkako partida prestatzeko entrenamendua. Hilaren 23an izango da, ordua oraindik ez dute zehaztu.
Jokalarien sinadurak lortzeko aukera ere izango dute zaleek. Hilaren 24an, arratsaldean, GBCko jokalariak Bulebarrean izango dira Gipu-rekin. Denboraldi berriko posterra aurkeztuko dute.
Ligako txapeldunaren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak salgai daude jada ohiko zerbitzuetan: Gipuzkoa Basketen webgunean eta klubaren bulegoan bertan.