Industriaguneetako garraio zerbitzua ez dela nahikoa salatu du PPk
Iñigo Arcauz, PPko zinegotziak jakinarazi duenez, hiriko industriagune nagusienetan auto pilaketa nabarmenak sortzen dira egunero, 10 langiletatik 9 autoz joaten delako lanera; Popularren arabera, garraio zerbitzua ez da nahikoa.
Martuteneko 27. industriagunea, Zuatzu, Miramon, Igara eta Belartzako kasuak aipatu ditu Arcauzek, eta guztietan antzeko egoera dutela nabarmendu du. “Auto pilaketak, aparkatzeko arazoak…udal gobernuaren kudeaketa txarraren ondorio dira”.
Legealdi hasieran udal gobernuak industriaguneetarako garraio zerbitzuaren azteketa bat egin zuen. “Txosten horren arabera, hainbat neurri hartuko zituztela agindu zuen Bilduk, baina ez dute ezer egin”, salatu du Arcauzek.
Horregatik, Eremu Publikoko batzordera eramango dute gaia; datorren astelehenean, urriak 20 egingo dute bilera.