Osasun baliabideak erakusteko mapa birtual bat osatu du udalak
Osasun arloan lan egiten duten hiriko hainbat erakunde eta elkarteren informazioa jaso dezakete herritarrek udalak osatu duen osasun maparen bitartez. Momentuz 135 erakunde eta elkarte agertzen dira, 11 jarduera ezberdinetan sailkatuta: jarduera fisikoa (52), sozializazioa (48), trebakuntza (40), berdintasuna (30), prestakuntza (29), gaixoentzako baliabideak (27), elikadura (7), afektibo sexuala (6), mendekotasunak (4), istripu prebentzioa (3) eta ingurumena (3). Dena dela, mapa irekia da, eta osatuz joango da erakunde edo elkarte berriak gehitzen diren heinean.
Jarduera motak kolore ezberdinetako irudiekin zehaztu dituzte, eta gainean klik egitea nahikoa da jardueren inguruko informazioa jasotzeko. Mapa birtuala ikusgai dago dagoeneko.
Axier Jaka, Ingurumen zinegotziak maparen garrantzia azpimarratu du: “Tresna honen helburua donostiarrek euren osasuna hobetzeko bitartekoak ezagutzea eta eskura izatea da, osasuntsuago egoteko”.