
Errege Krosa. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Uliako Gimnastikak Errege Egunarekin batera egin ohi du lasterketa, baina 2015ean bi egun lehenago egitea erabaki dute. Beste krosen egutegiari begira hartu dute erabaki hau, urtarrilean egingo diren beste lasterketa batzuk kontuan hartuta. Izan ere, Donostiako Nazioarteko Krosa ohi baino bi aste lehenago egingo dute, urtarrilaren 11n. Proba hau Elgoibarko Krosa dela eta aurreratu dute. Aurten Atletismo Elkarteen Nazioarteko Elkartearen ligan sartu da, eta urtarrilaren 25ean egin behar dute lasterketa.
Erregetako Krosaren 85. ekitaldia, beraz, urtarrilaren 4an egingo dute, 2015eko lehen igandean. IRUTXULOKO HITZAk Uliako Gimnastikaren bidez jakin du aurrerantzean ere hala egingo dutela, elkarteak berak erabakita. Lasterketan ikusle eta korrikalari gehiago lortu nahi dituzte aldaketa honen bidez.
2010. urtea arte soilik profesionalentzako lasterketa izan zen, baina parte hartzaile gehiago lortzeko asmoz korrikalari popularrei ere ireki zieten lasterketa 2011n. urtean. I
az 350 korrikalari espero zituzten, baina uste baino jende gutxiagok parte hartu zuen. Aurten, lasterketaren eguna aldatuz izen ematea handitzea lortu nahi dute.