Ikasleek hondakin organikoa egoki kudeatzen ikasteko kanpaina bat jarri dute abian

Cristina Enea Fundazioko Txema Hernandez eta Nora Galparsoro, Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzia, kanpainaren aurkezpenean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Jolasen bidez ikasiko dute
Hainbat jolasen bidez landuko dute hondakinen kudeaketa egokia. Ikastaroen lehen zatian, materia organikoaren zikloa erakutsiko dute. Ikus-entzunezko baten bidez, organikoak lurraren emankortasunarekin duen lotura landuko dute.
Ondoren, antzara jolas bat egingo dute. Lau taldetan banatuta, ikasleek beren jakinduria erakutsi beharko dute, galdera, froga, ‘zer-non’ hondakinen banaketa, mimika eta marrazkien bidez.
Azkenik, etxean edukiontzi marroia egoki erabiltzen lagunduko dien eskulan bat egingo dute. Itsaskorren bitartez, zer bota behar den eta zer ez aukeratuz.
Gaurtik aurrera abian da kanpaina. Cristina Enea Fundazioak hiru bide eskaintzen ditu parte hartzeko:
-Egiako Ingurumen Baliabideen Etxera joan eta bertako aretoetan erreserba eginez.
-Ikastetxeetan bertan ere eman daitezke ikastaroak, Cristina Eneako hezitzaileak bertara joanez.
-Edo Cristina Eneako webgunean kanpainaren materiala deskargatu eta irakasleek eurek gida ditzakete ikastaroak beren kabuz.
Informazio gehiago nahi duenak edo parte hartu nahi duenak, hainbat bide ditu:
-010, 9843453526, Jokogarbia.donostia.org, edo Cristinaenea.org

