
Durangoko Azokaren 49. ekitaldiaren kartela.
Artista donostiarrak eskuz margotutako kartelak iragarriko du abenduaren 5etik 8ra egingo duten 49. ekitaldia.
Proba asko egin ditu kartela egiteko. Bere lanaren “argitasuna” nabarmendu du, eta fondo horia koloreen artean “distiratsuena” delako hautatu duela azaldu du Marta Cardenasek (Donostia, 1944). Azken bi urteetan egin bezala, aurten ere
Durangoko Azokaren irudia euskal artista bati enkargatu dio Gerediaga elkarteak. Iaz
Itziar Ocariz sortzaile donostiarrak egin zuen kartela.