Beldurrezko Astearen 25. urteurrena aretoetatik kanpo ospatuko dute
Jaialdia urriaren 25etik azaroaren 1era bitarte egingo dute.
programazioa zabala da eta jaialdia ez da Antzoki Zaharrera mugatuko. Izan ere, Viktoria Eugenian ere eskainiko dituzte emanaldiak, eta beste hainbat jarduera egingo dituzte, Okendo kultur etxean, FNAC edota San Telmo Museoan ere. Sarrerak astelehenean (urriak 20) jarriko dira salgai, 16:00etatik aurrera, internet bidez: www.sansebastianhorrorfestival.com / www.donostiakultura.com/sarrerak
[box]
FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XXV. ASTEA
ANTZOKI ZAHARRA
Urriak 25, larunbata
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak 25 urte betetzen ditu aurten. 1990. urteko urrian “modu xume batean hasi zen, baina urteekin dimentsio berri bat hartu du, eta udazkenero benetako zaleentzat hitzordua bihurtu da”. Halaxe deskribatu du jaialdia Nerea Txapartegi Kultura arduradunak, gaur goizean Viktoria Eugenian egin duten aurkezpenean. Urriaren 25etik azaroaren 1era bitarte, film ugari ikusteko aukera izateaz gain, kalean ere giro aparta egongo da, eta zaleak ez ezik, herritar guztiengana iristea dute helburu antolatzaileek.
Beldurrezko Zinemaren Astea Behobia Zombiarekin hasiko da. Izan ere, urriaren 25ean (larunbata), hildakoak euren hilobietatik atera eta korrika egingo dute. Gainera, egun horretan ere txikienek jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute. Alde batetik, BehobiaZ.Txiki Gunean haurrek zonbi makillajea egiten ikasiko dute, eta euren lasterketa dortsalak sortzeko materialak ere izango dituzte. Bestetik, helduentzako Behobia Zonbiak hainbat trofeo izango ditu azkarrenentzat eta horiek birziklatutako materialekin apainduko dituzte.
Filmei dagokioenez, jaialdia Alex de la Iglesia zuzendariaren Musarañas filmak inauguratuko du. Gainera, sail ofizialean lehenengo aldiz euskarazko film bat emango dute, Joxean’s hil eben. Haurrentzako bi film ere egongo dira ikusgai: Aita, zonbia naiz eta Yugo & Lala, biak euskarazko azpidatziekin). Asteko zuzendari Josemi Beltranek 25. urteurrenaren harira, 24 Aste Beranduago ziklo berezia eskainiko dutela azaldu du. “24 aste geroago atzera begiratzeko unea iritsi da, bai eta Asteak bere ibilbide osoan eman dituen film esanguratsuenetako batzuk berriro ikusteko ere”. Orotara 22 film luze eskainiko ditu jaialdiaren Sail Ofizialak, horietatik 20 lehian eta beste bi lehiaz kanpo. Film laburren Sail Ofizialean, berriz, 14 film lehiatuko dira.
Publiko leiala
Beldurrezko Zinemaren Asteak ezaugarri ugari ditu: desberdina, erakargarria, mundu osora hedatzen dena… Hala ere, aurkezpenean denok publikoaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute. “Jaialdiak bere publikoaren harreman berezia du, eta publikoa bere oso leiala da”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako kultura zuzendari Clara Monterok. Horren harira, egunotan abonua eskuratzeko ilara egiten ari direnak aipatu nahi izan dituzte. Urtero datozen zinezaleez gain, publiko berriaren grina piztu nahi dute.
Aurtengo
- 16:30-19:30. BEHOBIA ZOMBIE. Makillatzeko standa. Bulebarreko kioskoan.
- 19:30. BEHOBIA Z. Martxaren hasiera. Bretxan.
- 19:45. INAUGURAZIOA. Musañaras.
- 22:30. Dead Snow 2: Red vs. Dead.
- 00:30. The Fly; Zombeavers; Los ultimos dias de Marte.
- 17:00. Babysitting Story; It Follows.
- 19:45. Ghost Train, Cub.
- 22:30. The Mole Song – Undercover Agent Reiji.
- 17:00. Animazio film laburrak; Saint Seiya: Legend of sanctuary.
- 22:30. Territoire; Aux yeux des vivants.
- 17:00. Estatuko film laburrak; Alleluia.
- 22:30. Hiltzaileak (Killers), euskaraz.
- 17:00. 24 aste geroago zikloa – Film laburrak (euskaraz).
- 19:45. The Last Man; V/H/S Viral.
- 22:30. Dedalo, Life after Beth, Puzzle.
- 17:00. Mitt Forra Liv; The man in the orange jacket.
- 20:00. Monsterchef; Next Floor. M is for Malnutrition; Ogre.
- 22:30. Minuit; [REC] 4.
- 17:00. Haut; Tusk.
- 19:45. Bendito Machine V – Pull the Trigger; Pos Eso.
- 22:30. What we do in the shadows.
- 00:30. HALLOWEEN GAUA: Mocking Death – The Tutorial; In Extremis; Gun Woman; ustekabeko filma.
- 12:00. Aita, zonbia naiz (haurrentzako zinema).
- 16:30. Scifiworld saioa: Shock value: the movie; Dark Star.
- 20:00. AMAIERA: The Guest.
- 22:30. Saio gehigarria: laburmetrai sarituak eta Life after Beth filma.
- 12:00. Yugo & Lala (haurrentzako zinema).
- 17:00. Minotauromaquia; La casa de los 1000 cadaveres.
- 19:45. Evil Dead II.
- 22:30. Aktore aukeraketa (Odishon).
- 17:00. Destino; Munstro Aldra.
- 19:45. Un chien andalou; Bizidunen begietan (Aux yeux des vivants).
- 19:45. Kuboa (Cube).
- 19:45. Joxean’s hil eben; Itzaletan egiten duguna (What we do in the shadows).
- 19:45. Segika dator (It Follows).
- 19:45. Zure etxetik hurbil gertatua (C’est arrivé près de chez vous).
- 19:45. Jaka laranjako gizona (The man in the orange jacket).
- 22:30. El vengador toxico.
- 17:00. Henry: serieko hiltzaile baten erretratua (Henry: Portrait of a serial killer).
- 19:45. Film laburren sail ofiziala.