'Donostia Week INN' Berrikuntzaren Astean herritarren parte hartzea izango da nagusi
20 ekitaldi eta nazioarteko 52 aditu izango dira hirian, urriaren 21etik 31ra.
egitarauan parte hartuko dute. Azken hauen parte hartzea berezia izango da, Donostia Open INN berrikuntza plataforma ireki eta parte hartzailearen bitartez hiria hobetzeko ideiak emateko aukera izango baitute. Horren adibide, Bulebarrean, kioskoaren ondoan, jarri duten ShowInBoxes ‘kaxa’, egunotan hiritarren komunikazio kanala izango dena.
Donostian 4000 pertsonatik gora ari dira I+G+b esparruan lan egiten, eta berrikuntzari lotutako unibertsitate eta erakundeen sare zabala dago. Horren harira, Sustapenak hiri berritzailearen alderdi hori ezagutarazi eta esparru horretan egiten dituzten lanen berri eman nahi du. Gainera, berrikuntza eragileen arteko lankidetza sustatzea du helburu; eta baita Europako, Estatu Batuetako eta Afrikako beste hiri batzuetako adibideak ezagutzea, ikastea eta elkartrukatzea ere.
Bestalde, kultura hiriburu izateari, berrikuntzari eta hiriaren aukerei buruzko jardunaldia egingo da. 2008an Europako hiriburu izandako Liverpooleko ordezkariek une hartan sortu ziren negozio aukerak eta hiriburu izan osteko posizionamendu estrategia azalduko dute.
Donostiako Sustapenaren bidez, udalak Donostia Wekk INN izeneko Berrikuntzaren Astea antolatu du. Urriaren 21etik 31 bitarte, hiriaren ekosistema berritzaile zabala erakusteko hainbat jarduera egingo dituzte. Hiriko enpresek, ekintzaileek, unibertsitateek, teknologia zentroek eta herritarrek hamar egunetarako prestatu duten