Fernando Alvarez Busca izango da Donostia 2016ko komunikazio zuzendaria
Donostiarra azaroaren hasieran lanean hasiko da.
Donostia 2016 Fundazioaren Patronatuak Fernando Alvarez Busca donostiarra Fundazioaren komunikazio zuzendari izendatzea erabaki zuen. ieTeam Consultores S.L. enpresak zuzendaria hautatzeko prozesua iraila hasieran abian jarri zuen, eta Alvarez hautagaien artean onena bezala aurkeztu zuen. 2016 Fundazioaren Patronatuak izendapen hori onartu du, eta komunikazio zuzendari berria azaroaren hasieran sartuko da 2016 Bulegora.
Fernando Alvarez Buscak (Donostia, 1978) prentsa erredaktore bezala hasi zuen bere ibilbide profesionala. ICEX beka bate bidez, Espainiako Merkatarita Bulegoak Hong Kongen duen egoitzan lan egin zuen komunikazioan. Ordutik, nazioarteko kazetaritzaren esparruan lan egin du, EFE Agentziak New Delhi, Tokio eta Erroman dituen egoitzetan. 2011. urtean Donostiak 2016ko Europako Kultur Hiriburutzarako aurkeztu zuen hautagaitza txostena editatu zuen lantaldean ibili zen. Ondoren, Guk enpresan sarru zen, berrikuntza teknologikoa ardatz duen erakundeen komunikazioa kudeatzen duen agentzian, alegia. Bertan, online komunikabideen eta sare sozialen analisi eta diagnosiaz eta komunitate kudeaketaz arduratu da.