Urriaren 21 eta 22an Altzako kiroldegi berriari buruzko partaidetza jardunaldiak egingo dituzte
Jardunaldiez gain, finalera iritsi diren proiektuekin erakusketa bat egingo dute.
Udalak abian jarri zuen ideia lehiaketaren finalera iritsi ziren bost enpresek aurkeztu dute dagoeneko hasierako proposamenaren garapena. Orain, proposamen horiek, jardunaldi parte hartzaile batzuen bidez, auzotarrei aurkeztuko zaizkie, urriaren 21 eta 22an, Tomasenen. Bertan, altzatarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute. Gainera, urriaren 20tik 31a bitarte, proposamen hauen erakusketa egingo dute Casares kultur etxean.
Kiroldegi berria egiteko irizpide nagusia egunekoa baino trinkoagoa izatea da, lursaileko gune bat libre utzita. Horri esker, gazteei eta adineko pertsonei zuzendutako kirol guneak egiteko aukera egongo da, solarium zabal bat prestatzeaz gain. Aldi berean, auzoan hiri topaleku bihurtuko da, Tomasene eta Casares kultur etxetatik hurbil baitago.
Eraikuntzari dagokioenez, lehiaketan parte hartzen dutenek zenbait ezaugarri kontuan hartu beharko dituzte: energia aurreztea, eta fatxaden eta estalkien mantentze txikiagoa ekarriko dutenak proposamenak egitea.